Sonido y video, equipos y servicios Inaac- Instituto Navarro de Las Artes Audioviduales y La Cinematografía es una empresa localizada en Navarra. Para contactar con éste negocio sonido y video, equipos y servicios puedes llamar al teléfono .
Ikus-entzunezko Arteen eta Zinemaren Nafarroako Institutua (INAAC) Fundazio publikoa da, eta Nafarroan ikus-entzunezkoen kultura-politikako jardunak antolatzea eta garatzea du xede. Erronka garrantzitsuenak Film Commission (2009) eta Nafarroako Filmoteka (2011) abian jartzea da. INAAC -ek helburuak apurka-apurka lortu nahi ditu, plan arranditsu baten motorra izan nahi du. Horren barruan, irismen handiko ekintzak ezarri nahi dira zinematografiaren, bideoaren, multimediaren eta irudiaren kultura esparruetan, hainbat estrategiaren bidez: zabalkundea, trebakuntza, arte sorkuntza sustatzea, ikus-entzunezko industria babestea, ikus-entzunezko ondarea zaintzea eta sektorearen barruko ikerketa eta garapen programak sustatzea. Ikus-entzunezkoen mundua kultura-industrien beste atal bat denez, INAAC-ek ikus-entzunezko sektorearen garapena bultzatzeko konpromisoa hartu du, kultura eta industria esparruetan, sektorea dinamizatzen duten eragileen eta Nafarroako agintari publiko guztien laguntzaz.